Joan den ostiralean, 6. mailako ikasle eta irakasleok azoka solidarioa egin genuen Angelman Sindromea elkartearentzat dirua batzeko. Pintxoak, geletan egindako eskumuturrekoak, ikasle bakoitzaren objetu kuttunak, bestelako objetuak eta 5.mailako ikasleak egindako mini-errelatoak jarri genituen salgai.
Bertaratu eta ekimen solidario honetan parte hartu zenuten guztiak eskertu eta zoriondu nahi zaituztegu, benetan arrakastatsua izan baitzen azoka: 540 € dira batutakoak guztion lanari esker!
Eskerrik asko bihotzez eta jarrai dezagun elkartasunaren bidean lanean.
6. mailako ikasle eta irakasleak