Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek martxoan antolatu zuten azoka solidarioan batu zuten dirua joan zen eguenean helarazi zioten Angelman elkarteari. Ekintza xume eta polit batean, ikasleek Jon ezagutzeko aukera izan dute eta bere ama Idurrek azaldu die lortutako dirua zertara bideratuko den. Bihotza hunkituta bezain harro, pozik joan dira ikasleak gelara, egindako lanak etorkizunean emango dituen fruituak ulertuta.