LH6kook hiruhileko honetako proiektu moduan, Sahararen aldeko Rio de Oro Durangaldeko elkartearentzat janari bilketa egin dugu. Bilketa hau aste honetan zehar egin dugu (martxoaren 22-26), gela bakoitzean kutxa bat utziz, eta ostegunean kutxa guztiak jasoz. Emaitzak ikaragarriak izan dira: 690 kg. janari eta 2.157 konpresa jaso ditugu.
