Gora, behera, ezker, eskuin, biratu 90º,… jarraibideak eman eta eman aritu gara matematika saioetan hiruhilabete honetan zehar. Koadernoan idatzi ta ordenagailuan aginduak idazteaz gain, etxean eta ikastolan genituen robotak erabiltzea otu zitzaigun. Pentsatu eta egin. Ikastolan genituen robotak bildu, etxeetan arakatu eta bilduma ederra egin genuen.
Hainbat erronka bete behar izan dituzte ikasleek, gainera robot bakoitzak programatzeko eta mugitzeko bere era izan du eta denetan trebatu behar izan dira.
Ikasitakoa modu praktiko batean aplikatu ahal izango dugu. Eta garrantzitsuena, jolastuz eta ongi pasatuz.
Esker bereziak etxetik robota ekarri duten ikasleei.