LH4: Izaki bizidun mikroskopikoen mundua ezagutzen

4. mailakoak jakien gaia lantzen ari gara eta gaztelaniako saioetan liluratuta gabiltza izaki bizidun mikroskopikoen mundua ezagutzen, euren artean bakterioak. Gauza asko ikasten ari gara: mikroskopioak nolako garrantzia izan zuen bere garaian, Luis Pasteurren asmakuntzak etab.

Horretarako, gure mailako ikasle baten aita etorri zen ikastolara eta mikroskopioaren laguntzaz lagin ezberdinak erakutsi zizkigun; kipula azala, euli baten hanka, usteldutako uraza, odola, etab. Oso interesgarria izan zen mundu txiki hori hain gertutik ikusi ahal izatea.

Eskerrik asko familia, oso ondo pasatu genuen!