LH4: Durangotik Axpera

Pasa den asteazkenean, irteera bat egin genuen LH4kook. Durangotik abiatuta, GR-Mikeldi ibilbidea egin genuen. Oso gustora joan ginen bide guztian zehar, kantuan eta berriketan. Durangotik abiatu ginen, Mendiolan Larringaneko errota  eta zapaburuak ikusi genituen. Sagastan atsedenaldia egin genuen bazkaltzeko, eta Axpen amaitu genuen gure bidea. Bertan, frontoian eta inguruan jolastu ginen tarte batean eta azkenik, autobusez Durangora itzuli ginen.

Oso egun ederra izan genuen denok!

Eskerrik asko,
Eider, Iñigo eta Izaro