LH3: Tai Chi saioa

3.mailako ikasle eta irakasleok sorpresa polit bat izan dugu astearte honetan. Txina gaia lantzen gabiltzala Tai Chi saio bat izateko aukera izan dugu.

Ikastolako langile eta guraso batek gidatu dute saioa eta denetik egin dugu; Tai Chi mugimendu eta dantzak, Kung Fua eta ezpata eta makilekin egindako ikuskizunean parte hartu dugu.

Zoragarri ibili gara.

Eskerrik asko maisu txinatarrak!