LH3: Gau Beltza, Lapbooka eta Egunerokoak

3. Mailakoak geratu barik ibili dira egunotan. Hemen dituzue jardueren laburpenak:

Gau Beltza

Tradizioari eta euskal kulturari keinu bat egin genion, gau beltza gurera ekarriz. Irakasle-ikasle arteko elkartrukea aberasgarria eta hunkigarria izan zen.

Lapbook-ak

Unitate honetan unibertsoan hasi eta infinitutik lurra planetarako bidaia egin dugu. Sormena, gozamena, zientzia, matematika eta elkarlana uztartuz gure zientzialari txikiek beraien ezagutza berriak, taldeka, lapbooketan jaso dituzte.

Egunerokoak

Egun oro, egun ero, egun bero. Eguneroak sortu dituzte, sekretu guztiak altxor bezala gordetzeko.