LH3 eta DBH3: Elkarmaker proiektuaren hirugarren edizioa

Hirugarrenez, aurten ere, ekin diogu Elkarmaker proiektuari:

LH3ko ikasleek beraien ametsetako makina irudikatu dute.  DBH3ko teknologiako ikasleek horren maketa egingo dute hemendik eta gabonak arte eta, ondoren, dena ondo badoa, ingeniaritzako ikasleek ideia eta soluzioaren maketa integratzen duten prototipoa eraikiko dute.

 

Pasa den astean LH3ko eta DBH3ko ikasleek  elkarrekin egin zuten saioan (telematikoa kasu honetan) Gela bakoitzeko makinak pentsatu genituen. Hauek dira aurtengo erronkak:
 – Eskuak garbitzeko makina
       – Ilea orrazten duen makina
       – Txutxeak eta pelotak banatzen duen robota.

Ondorengo argazkietan dituzue proposatutako hiru makinen marrazkiak.