LH2 eta LH5: Euskararen Eguna irakurlagunekin

Asteartean, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatu genuen ikastolan. Euskaraz 365 egunez hitz egin behar dugula gogoratzeko eta irakurlagunekin momentu polit bat pasatzeko aukera izan genuen. 2.mailakoek Ene kantak-en “Gora euskara!” abestia erakutsi zieten 5.mailakoei, eta nagusiek txikiei Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Marmokaren” esku jolasa.