Asteartean, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatu genuen ikastolan. Euskaraz 365 egunez hitz egin behar dugula gogoratzeko eta irakurlagunekin momentu polit bat pasatzeko aukera izan genuen. 2.mailakoek Ene kantak-en “Gora euskara!” abestia erakutsi zieten 5.mailakoei, eta nagusiek txikiei Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Marmokaren” esku jolasa.