Azken asteetan bogan ibili gara euskal kostaldean, arrantzaleak, talaiariak, piratak, kortsarioak, nabigatzaileak eta euskal balea eta kantauri itsasoko ekosistema bidelagun izan ditugularik.
Euskal-Herriak betidanik izan du itsasoarekin lotura estua eta harreman horretatik sortutako hainbat kantu eta kontu ere ezagutzeko aukera izan dugu.
Bizi dugun egungo egoerak baina, ez digu utzi ikastolatik kanpora atera eta gaia aberasten lagunduko ligukeen irteeratxorik egiten eta lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu, datozen asteetan eta bereziki aste santuko opor egunetan, hartarako aukera ematen badigute noski, hemen aipatzen dizkizuegun tokiak bisitatzeko proposamean luzatzeko. Seguru zuen seme-alabek azalpen bikainez jantziko dituztela bisita horiek!
Bermeoko arratzaleen museoa (Bermeo):
Telf:94 688 11 71
arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
Bilboko itsas museoa (Bilbao)
Telf: 94 608 55 00
www.itsasmuseum.eus
Albaola itsas kultur faktoria (Pasai San Pedro)
Telf: 943 39 24 26
www.albaola.com
Euskal Itsas museoa (Donostia)
Telf: 943 43 00 51
www.itsasmuseoa.eus
Donostiako aquariuma
Telf: 943 44 00 99
www.aquariumss.com
Urdaibai Biosfera erreserba
2A
2B
2C