LH2: Anboto astekarira bisita

Martxoaren 10ean, LH 2.mailakoak Anboto astekarira egin genuen osteratxoa. Bertan, ikasgelan lantzen gabiltzan gaiagaz lotura eginez, erredakzioan egunero-egunero lanean dabiltzan hainbat lanbide ezagutzeko aukera izan genuen: kazetariak, zuzentzaileak, publizistak, diseinatzaileak, banatzaileak, administrariak, kolaboratzaileak… lanean aurkitu genituen denak eta harrera ezin hobea egin ziguten. Gainera, Anboto astekarira harpidetza egiteko gonbitea ere luzatu ziguten. Zuen etxeetan barikura, doan, Durangaldeko berriak zabaltzen dituen astekaria jaso gura baduzue, bertara dei bat eginez edo e-mailera idatziz, izena eman eta kitto!

Eskerrik asko Anboto!

946 23 25 23
astekaria@anboto.org
www.anboto.org