Udazken koloretan ibili ginen aurreko ostiralean, urriak 29. Urkiolako interpretazio gunean harrera ezin hobea egin zigun Uritzek eta hainbat bitxikeri ezagutu eta ikasteko aukera izan genuen. Udazkeneko eguraldi lainotsu eta euritsuaren azpian, egun ederra pasatu genuen landen lurrinak zeharkatuz.