LH1: Santimamiñen

Joan den barikuan, Otsailaren 28 an, LH1ekook Santimamiñeko kobetara irteera egin genuen. Bertako langileen eskutik inguruari buruzko informazio interesgarri ugari jaso genuen eta baita kobazuloaren bisita birtuala egin ere.
Bazkalorduan Kortezubira hurbildu ginen eta bertan bazkaldu eta jolasteko aukera izan genuen. Eguraldia lagun,  gure esperientzia ezin hobea izan zen.