LH1: Sanandresen barna

Aurreko martitzenean, ekainaren 15ean, LH1ekook nahiko ur hartu, motxilak bizkar gainean jarri, eta aldapan gora San Andresera igo ginen. Aldapan gora nahiko izerdi bota eta bertan, itzal zoragarriez babesturik, naturaz eta lagunez gozatzeko aukera paregabea izan genuen.

Lagunekin zoragarri pasa, etxekoek eta jantokian prestaturiko bazkari goxoak jan eta eguerdirako ikastolara bueltatu ginen. Berantzarakoan bai, ia urtu ginen egiten zuen beroaren ondorioz. Eskerrak gure gelak frexko xamar zeuden eta gurasoak gure bila etorri bitartean bertan lasai lasai, eta frexko-frexko jolasteko aukera izan genuen.

Ikasturtea bukatzeko modu ederra izan den hau, datorren ikasturtean gehiagotan egingo dugu,bai horixe, hau baita lagunez eta naturaz gozatzeko modurik politena.