LH: Talde Ezkutua eta Lagun Ezkutua

TALDE EZKUTUA

Azken bi asteetan LH-ko ikasleak musika talde ezkutua zein zen eta ikastolako pertsonaia ezkutua asmatzen aritu dira. Pistak lortzeko euskara ezpainetan erabiltzen aritu dira.
Pasa den astean, talde ezkutua Berri Txarrak zela asmatu zuten, eta horrekin lotuta “Katedral bat” abestia ikasi zuten. Ikasteaz gain, bideoklip polit bat ere grabatu genuen.

LAGUN EZKUTUA

Azkeneko aste honetan, pertsonaia ezkutua asmatzeko saiakera ugari egin ostean, gaur ezkutuan zegoen pertsona:  Gontzal (mantenukoa) zela jakin dute.