LH: irakurzaletasuna bultzatzeko lantegiak irakasleentzat

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak antolaturiko “Irakurzaletasuna bultzatzeko lantegiak” egitasmoan parte hartu dugu ikasturte hasiera honetan LH-ko irakasleok.

Proiektu honen helburua: EAEko haur eta gazteengan (3 urtetik 16 urtera) euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea da. Irakasleak formatuz, irakurketaren bitartekari eraginkor izaten lagunduaz.

Elkarteko partaidea de Saroa Bikandi gurera etorri zen  formakuntza saio bat ematera. Gure lana aberastuko duten gomendioak jasotzeaz gain, argitalpen mota desberdinak aztertzeko beta izan genuen.