Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek urteo legez ospatu zuten Euskararen Eguna. Goizean, Kepa Onaindia gaztaina-erretzaile handiaren gaztainez gozatu zuten frontoian. Arratsaldean, irakurlagunekin hainbat jarduera burutu ostean, Argitxoren mezua entzuteko elkarteratzea egin zuten eta aurtengo pertsonai ezkutua zein izan den argitu zuten (Josune Uribelarrea, LH2ko irakaslea).