LH 4: Jasangarritasuna lantzen

Joan den astean, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasle talde batek jasangarritasunari buruzko hainbat jardueratan parte hartu zuten Ausolan eta Eroskiren eskutik. Jolas interaktibo eta dinamika desberdinen bidez, gure ingurunea zaintzearen garrantzia eta egunerokotasunean  nola zaindu ikasi zuten.
Ikasleek hainbat material dagozkien edukiontzietan sailkatzen ibili ziren, birziklatze-prozesua hobeto ulertzen lagundu zien jarduera. Paper eta plastikoetatik hasi eta material konplexuagoetaraino, hala nola klinex erabiliak eta pilak, ikasleek hondakin mota bakoitza behar bezala sailkatzen ikasi zuten.
Esperientzia hezigarri eta entretenigarria izan zen, eta birziklatzearen garrantziaz ez ezik, ekintza txikiek ingurumenean eragin handia izan dezaketela ere ikasi zuten.