LH3: Durangoko auzoak ezagutzen

Urriaren 19an, asteartean, LH3ko ikasleak, Txanelako lehenengo gaiagaz lotuta (Gure txoko kuttuna deiturikoa), Durangoko auzo desberdinetako zerbitzuak aztertzera joan ziren. Hiru taldetan banaturik, Hiru gune behatu zituzten: Alde Zaharra eta Ezkurdi eta Landako inguruak.

Auzoak aztertu ondoren, hiru taldeak batu ziren Landako gunean hamarretakoa egin asmoz. Bertan atseden hartu zuten eta jolasten ibili ziren ikastolara joan aurretik.

Irteera honen helburua gaia lantzea izan zen, baita gelakideen arteko harremanak sendotzea ere.

Oso goiz polita igaro zuten!