Gaurkoan, Ixabel Agirresarobe ipuin-kontalari usurbildarraren kontaketak entzuteko aukera izan dute LHko 1., 2. eta 3. mailako ikasle eta irakasleek. Tartetxo batez, ahoz-aho jasotako eta herri ipuinetan oinarritutako istorioez gozatu ahal izan dugu. Gure ikasleek entzule bikainak direla erakutsi dute eta gogotsu parte hartu dute Ixabelek eskaini dizkigun saioetan.
Ez dugu ahaztuko Ixabelen lagunaren izen luuuuuuuuuzzzeeeeaaaa!… Zelan zen? Joxe-moxe-kittarra-ahuntzaren adinako bizarra-zopa gutxi janda- mutiko kaxkarra!
Eskerrik asko Ixabel!