Gazteek indarkeria matxistari buruz hausnartzeko egiten dituzten ikus-entzunezkoak saritu zituzten bariku iluntzean Agurainen (Araba), Beldur Barik lehiaketan. Emakundek, aldundiek eta EUDELek antolatzen dute programa hori, eta hamabigarren aldia du aurtengoa.
Bertan, Kurutziagako Talde Feministak 12 eta 13 urte bitarteko kategoriko saria eskuratu zuen, ‘Handitan’ lanagatik (ikusgai izenburuan sakatuta). Lan horretan jarrera positiboa eta neskak eta mutilak, guztiak batera, aukera eta eskubide berdintasuna aldarrikatzen dutela nabarmentzen da, mezu argi batekin: libre izan nahi dutela.
Zorionak talde, ederra lana!