Joan den asteako Anboto astekaria Kurutziagako bolei taldeari buruzko albistea argitaratu zen.
“Boleibola kirol arrotza da Durangaldean. Gaur egun, eskualdean talde bakarra dago boleibolean jokatzen duena: Kurutziaga Ikastola taldea. Eurak dira, beraz, hemengo boleibolaren esperantza bakarra. Uri Lasa taldeko entrenatzailearen berbetan, taldeak badu etorkizuna, baina “laguntzarik barik ezinezkoa” izango da aurrera egitea. “Durangaldean boleibolari ez zaio laguntzarik ematen eta horrela ezinezko da”, aitortu du Lasak.”