Ikastola ikasketa kooperatiboari buruzko (IKKI) formazioan sartu zen 20014/2015 ikasturtean. Programa honen helburua lan kooperatiboa sustatzeko estrategia metodologikoa ikastola osora zabaltzea da; hasieran formazioa jaso zuen taldetxoak atzetik datozenei transmititzen ari delarik formazio eta esperientzia.
Asteburuan, ikastolako irakasle diren Nekane Zubizarreta eta Idoia Sopelana metodologia honen inguruan Mallorkan izan den Sinposioan hartu dute parte (IV Simposio de Aprendizaje Cooperativo). Bertan, irakasleek, bakoitzak bere mailatik, besteekin esperientziak elkar trukatu dituzte, ezagutza handitzeko helburuaz. Horrez gain, gai zehatz batzuen inguruan debateak sortu dira, eta berorien inguruan taldeka eta IKKIko dinamika eta egiturak erabiliz hausnartu, eztabaidatu eta ondorioak atera dituzte.