KURUTZIAGA IKASTOLAK, KIROLETAKO “GOIALDE” GURASO ELKARTEAREN BITARTEZ, EUSKALITEK KOORDINATUTAKO 3K PROGRAMA BUKATU ETA GAINDITU DITU.
Aurreko astean, azaroaren 15ean eta Getxoko Kirol Gunean, Basque Team-en egoitzan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta EUSKALITek, antolatutako, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan, kirol erakundeei bideratutako kudeaketa aurreratuaren formakuntzan lau urtez egindako lana nabarmendu zioten Kurutziaga Ikastolako “Goialde” guraso elkarteari.
Prozesuan 40 erakunde baino gehiagok parte hartu dute eta zortzik jaso dute saria: Kirolaisik XXI, Txuri Urdin IHT-ek, Bizkir kultura eta kirol erakundeak, Kurutziaga Ikastolak, San Ignacio Beisbol kirol elkarteak, Euskal Gimnastika Federazioak, Euskal Kanoe Federazioak eta Basque Team Fundazioak.
3K Programa prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatu eta diruz lagundua, eta EUSKALITek koordinatua. Bere helburua EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.
Hiru urteko programa da, eta erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea du xede.
Programaren hirugarren urtea amaitu eta gainditu ondoren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortzeko aukera dago eta guk datorren abenduaren 5ean landuko dugu.
Kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak eta kirol udal erakundeak, kirol enpresak eta instalazioak, eta bestelako edozein kirol erakundeak dira programa honen hartzaile nagusiak.