Palestinako haurrak gureak ere badirela adierazi nahi izan dugu elkartasun ekintza honen bidez Kurutziaga ikastolan Gure haurrak ere badira ekimenaren deialdiari jarraituz. Sarraski hau gelditu behar da lehenbailehen palestinar umeek etxean eta kalean jolastu dezaten eskolan ikas dezaten, beldurrik gabe hazi daitezen… BIZI DAITEZEN!
Ikasturte amaierako jaialdian ere izan genituen presente ume palestinarrak beraiei eskainiz hasierako bertsoa eta jaialdia bera.
Ikasturtea amaitzen
eta jaialdia heldu da
gure artean nagusi
poza, neke eta zirrara.
Emanaldia ikusi,
musika, dantza, parranda,
alkarrekin gozatzeko
hartu dagigun patxada.
Baina ez daigun ahaztu
egoera latzik bada
munduko bazter askotan
begittu Palestinara.
Gazako haurrentzat doa
ikastola(re)n besarkada
jaialdi hau beraientzat
Kurutziagatik Gazara.