Atzo ospatu zen Kurutziaga ikastola Kooperatibako OHIKO BATZAR NAGUSI. Kooperatiben legeari jarraikiz, Ikastolako kontuak onartzeko (edo ez) asanblada izan zen atzokoa. Atal honetan, iazko kontuak, euron banaketa, eta ikasturte honetarako kudeaketa proposamenak bozkatu ziren.
Horretaz gain, bigarren atal batean, 2019-2020 ikasturteko planaren gaineko informazioa eman zen, bere aurrekontuarekin batera. Azalpen honetan, guztian sakondu gabe, Plan Estrategikoari erantzuten zioten ekintza plan konkretuak eman ziren: Guraso Ordezkariei buruzkoa, ikasturteko prestakuntza planari buruzkoa, Kiroletan 3K programari buruzkoa edota ikastolan aurten egindako inbertsioei buruzkoa. Era berean bilera pedagogikoei buruz egindako galdeketen deskargua egin zen.
Bertaratutakoak 98 bazkide izan ziren eta botoa delegatu zutenak gehituta, 102.
Egindako proposamen guztiak onartu ziren bere osotasunean, behean azaltzen de moduan eta boto kopuruarekin.
KONTUEN BOZKETA EMAITZAK |
BAI |
EZ |
ZURI |
|
96 |
1 |
1 |
|
96 |
2 |
0 |
|
94 |
1 |
3 |