Joan den barikuan, Durangoko Udalak Kurutziaga Ikastolak Indarkeria matxistaren kontra eta genero berdintasunaren alde egiten duen lana aitortu zuen. Aitortza horreetan gure jarduna txalotzeaz gain, aukera-berdintasunaren alde ikastolako kanpo espazioan egindako berrikuntzak ekarri duen ikuspegi berritzailea aintzindaria zela aitortu zioten Ikastolari.
Durangoko San Antonio-Santa Rita ikastetxea, Ibaizabal Eskubaloi Taldea eta Anbulatorioko Pediatria sailak izan ziren sarituak Kurutziagarekin batera. Zorionak hauei ere.
Udaleko ekitaldiaren ostean, Emankumeenganako indarkeria matxistaren kontrako egunaren manifestua irakurri zuten Kurutziagako ikasleek.