Ariane Nuñez Cuevas (Azkoitia, 1994) ikastolako jantokiko arduradun berria da. Ilusioz hartu du lan berria, eta apurka-apurka egokitzen ari da.
Jantokiko arduradun berria zara. Zein formazio duzu arlo honetan?
Dietista-nutrizionista naiz, Donostia hospitaleko sukaldean egin nituen praktikak eta orain dela 7 urtetik kontsulta pribatuan egin dut lan.
Noiz hasi zinen lanean?
Kurutziagako jantokian irail bukaeran hasi nintzen lanean.
Zelan moldatu zara lan berrira?
Hasieran apur bat galduta sentitu nitzen lan berri bat delako, baina apurka-apurka egokitzen ari naiz, niretzako erronka berri bat da.
Ikastolan elikadurari garrantzia handia ematen zaio. Nabaritu duzu hori? Zertan nabaritu duzu?
Bai, nabaritu dut ikastolan elikadurak duen garrantzia hori. Bertako produktuak eta ekologikoak erabiltzen dira, eta hori nabarmentzekoa da.
Umeak jantokira doazenean ez da jateko espazio huts bat, ezta?
Ez, ez da espazio hutsa, zerbitzua eskainiz gain, osasun, kirol eta elikagai osasuntsu sustatzen duen hezkuntza proiektu bat daukagu martxan, umeak elikatzeaz gain, elikadura osasuntsuan hezitzeko ardura hartzen dugu.
Eguerdiko denbora horretan ekintzak antolatzen dira. Zein harrera izaten dute?
Orain arte, harrera ikaragarria dauka, jada ekintza desberdinak egin ditugu: laranjaren ezaugarriak (frutazko brotxetak egin genituen), olo motak (olo esnea egin genuen), elikagaien semaforoa, eta abar.
Zeintzuk dira hemendik aurrerako erronkak?
Ohitura osasungarriak eta ingurunearekiko errespetuzkoak sustatzea, lankidetza eta inklusioa lantzea eta eguardiko espazioan errespetu, segurtasun eta konfiantza giroa sortzea helburu dugu.