Tipi-tapa, tipi-tapa… KORRIKA!
Seguruasko mezu hau irakurtzen duzuenerako 21. Korrika abiatua izango da Garestik Gasteizera bidean. Hamar egun eta zientoka kilometro aurretik.
Durangotik datorren apirilaren 13an pasako da, arratsaldez. Horregatik, AEKtik gonbitea luzatu digute Korrikari harrera egin aurretik, datorren apirilaren 13an, Plateruena Kafe Antzokian egingo den bazkarian parte hartzeko. Txartelak Durangoko Abarrak euskaltegian salgai dauzkate honezkero.
Bestalde, Korrikari buruzko beste edozein berri jakin gura izanez gero Korrika 21-en webgunean daukazue kontsulta egiteko modua.
Hainbat komunikabidek jarraipen berezia egingo diote aurtengo edizioari eta eitb.eus-en uneroro Korrika jarraitzeko modua izango da (klikatu beheko ikonoan).