Korrika batzordea sortu dugu. Badator Korrika!

Badator Korrika!

Eta hasi gara aurre-prestaketa lanetan herrian eta ikastolan. Aurten lehenengoz, Korrika Batzordea sortu dugu ikastolan bertan, DBHko euskara batzordeko ikasleak eta Hizpro taldeko irakasleek osatuta. Aste honetan bertan egin dugu lehen bilera, eta Kurutziaga ikastolan egun osoz martxan arituko den gure Korrika berezia antolatzen hasteko lehen pausuak eman ditugu.

Gogorik ez da falta gure hizkuntzaren aldeko ekintza hunkigarrienetarikoari ekiteko!

Batu gaitezen danok Korrikara! Batu euskarara! Gu ere euskara gara!