Durangoko jaiak ate-joka ditugu eta ikasturte hasieran erabat murgilduta harrapatzen gaituzte jaiek betiko legez. Aurtengoan, urriko jaialdia KiVarekin bustita datorkigu. Izan ere, jaiak, ikastolak bezala, eremu segurua izan behar du guztiontzat.
Durangoko jaien ospakizunarekin batera emango diogu hasiera KiVa ikasturteari: denon artean guztiontzako errespetuaren, segurtasunaren eta elkarrekiko babesaren alde lan eginez.
Urriaren 20an (eguena) ospatuko dugu HHn eta LHn egun berezi hau. Egin diezaiegun Patxikotxu eta Pantxikari merezi duten harrera eta etor gaitezen guztiok baserritar edo jaietako jantziagaz (praka/gona urdina, alkondara/kamiseta zuria, zapia).
Jai-giro ederra izango dugu gurean urriaren 20an, pregoia, txupinazioa, dantzak, artopilak, buruhandiak, zezenak eta parranda! Eta guzti-guztia… tratu onen aldeko mezuez bustia!
Gora Durangoko jaiak! Gora KiVa ikastolak!