Kilometroak 2019 domeka honetan Zarautzen

Aurreko astean gogorarazi genizuen legez, domeka honetan Zarautzen ospatuko da Kilometroak 2019, Gipuzkoako ikastolen jaia.

Zarautzera joatera animatu gura zaituztegu eta asmo horrekin zaudeteneok adi antolakuntzatik zabaldu duten GIDA PRAKTIKOARI (garraio publikoa, aparkalekuak, puntu moreak…)

Eta ikastolen festa honen harira, Zarauzko ikastolako gurasoa den Nerea Elolak Urola Kostako Hitzan argitaratutako artikulu interesgarriaren lotura ere hemen uzten dizuegu. “Kilometroak zertarako? Beharrezkoak al dira ikastolak?”