KarrajorArte: L’Atelierrek dantzaz gozarazi zigun

Barikuan ikuskizun zoragarria eskaini zigun L’Atelierreko dantza taldeak HHko goiko plazan. Dantzarietako batzuk gure ikasleak izan ziren gainera, DBHko ikasleak hain zuzen ere. Txundituta geratu ziren gure umeak dantzekin! Eskerrak eman gura dizkiogu L’Atelierreko kideei, hainbat sari irabazitakoa den eskola. Ederto pasatu genuen!