Horrela ibili gara unitate honetan zehar, herri eta hirietako txoko, eskultura eta estatua eta eraikinak aztertzen eta hobeto ezagutzen. Gaiari amaiera ematen hasteko, astearte honetan Durangoko arte eta historia museora egin genuen osteratxoa. Eraikina kanpotik behatu eta aztertzeaz gain, barruan eta inguruan aurkitu genituen artelanak ezagutzeko aukera izan genuen.