Juul kanpaina: Oihana Etxegibel ipuin kontalaria

Asteartean, Oihana Etxegibelen bisita izan zuten LHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleek. Juul kanpainaren barruan kokatutako ekintzak izan ziren ipuin kontalaritzako saio hauek. Emozioz betetako kontakizunekin gure ikasleek izugarri gozatu zuten.
Datorren asteazkenean Juul hauteskunde eguna ospatuko dugu, gure ikasleak badabiltza beraien hausnarkletak egiten libururik gogokoena aukeratzeko, eta bitartean, euskal literaturaz gozatzen darraite.