Eguraldia lagun dugunean, kanpoko espazioetan jolaserako eta gozamenerako proposamen eta ekintzak martxan ditugu.
Pasa den urriaren 15ean Juul gela ere zabaldu zen. Jantokiko arauak, guneetakoak eta gelakoak finkatzen eta idazten aritu gara aste honetan. Juul gelan, ohitura osasungarriak eta ingurunearekiko errespetuzkoak sustatzea, lankidetza eta inklusioa lantzea eta eguerdiko espazioan errespetu-segurtasun eta konfiantza giroa sortzea helburu izango duten jarduera-multzoak egingo ditugu.
Bestalde, gaurkoan, modu goxo eta lasaian jolasteko aukera ematen digun Mugarra gelaren irekiera izan dugu eguerdian.
Eguerdiko tartean elkarrekin errespetuz euskaraz gozatzeko aukerak zabaltzeko ahaleginean jarraituko dugu ikasturtean zehar.