LHko 3. eta 5. mailako ikasle batzuk “ohitura osasuntsuen bidaia” deituriko antzerkia egiteko bildu ziren. Antzerkia hiru aldiz errepikatu zuten, denek ikusteko aukera izan zezaten.
Antzerkian ohitura osasuntsuetaz aritu ziren, jarduera fisikoa egitearen eta dieta orekatu bat edukitzearen garrantzia azpimarratuz. Hemen uzten dizkizuegu antzezpen osoa eta antzerkiaren prestaketako argazkiak.