Jantokia: Martxoko gomendioa

Hemendik aurrera hilabetero afari gomendioak partekatzen hasiko gara eguerdiko menuarekin batera. Gomendio hauetan ondorengoak aurkituko ditugu: gomendio orokorren atala, jantokiko menuan oinarritzen den afarien gomendio orokorrak eta aste baterako menu adibidea. Adibide honen bitartez menu orokorreko aste baterako afari ideiak emango ditugu. Honen helburua ideiak ematea da, gomedio eta adibideak baino ez dira, lagungarri eta erabilgarri izango zaizuelakoan.