Irati Bilbao ikastolako irakasleak kontzertua eskainiko du datorren eguenean

Gurean ikasleek ez ezik irakasleek ere talentua dutela jakina da. Eta horren adibide da gure DBHko Musikako irakasle den Irati Bilbao. Datorren eguenean kontzertua eskainiko du San Agustin Kultur Gunean, Korrika ekimenaren beroketa legez. Lehen proiektu pertsonala da, MUSIKENE Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxean kide izandako lau musikarirekin batera sortutakoa.

Jazzaren oinarri tradizionaletatik abiatuz musika honen proposamen garaikideetaraino hurbiltzen den proiektua da, zenbaitetan pop edo beste musika estilo batzuekin loturak ezarriz baita.

Konposaketa eta moldaketa pertsonalez josia dago beraien lehen diska, “Begin” (Errabal – 2020), hitz propio, detaile eta arimaz betea.

Animatu zaitezte kontzertua ikustera!