Ikastolen Elkarteak bi lanpostu zabaldu ditu

Ikastolen Elkarteak bi lanpostutarako deialdia zabaldu du. Honakoak dira, zehatz-mehatz, bete beharrekoak: Hizkuntza mahaiko kide izango den eta bereziki Hizkuntz Proiektuko dinamizazioan jarduteko pertsona bat eta Aisiola Hezitzaile eskola kudeatzeko pertsona bat. 

Informazio gehiago beheko dokumentuetan izango duzue. Curriculumak bidaltzeko epeak azaroaren 1ean eta urriaren 26an itxiko dira, hurrenez hurren.

Interesdunik ezagutuz gero, berri honen zabalkundea eskertuko genizueke.