Ikastolakide agurgarria
Datorren azaroaren 27an, IKASTOLAK HERRIARI jaialdia ospatuko dugu, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan dituzte ohikoak diren jai handiak ospatu. Baina konpromisoa berretsi guran, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien izenean, eta denen artean, itxiera orokor bat eman gura die pandemiaren bigarren urte honi. Horretara, ikuskizun bikain bat antolatu dute Bilboko Euskalduna Jauregian. Sarrerak Euskalduna Jauregiaren webgunetik eskuratu daitezke soilik. Animatu zaitezte jaialdira!