Ikastola aldizkariaren 238. zenbakia deskargatzeko

Ikastolakide agurgarria.

IKASTOLA aldizkariaren 238. Zenbakia duzu honakoa. Ohi ez bezala jaso duzu, paperean beharrean, digitalki egitea erabaki dugulako, bizi dugun ezohiko egoera honek behartuta. Ohi ez bezalako zenbakia ere bada, monografikoa baita; gai bakarra hautatu dugu gure bizitzak zeharo aldatu dituen pandemia honek ikastolen komunitatean nola eragin digun, beroni aurre egiteko zer bide egin dugun eta aurrera begira zer egingo dugun jorratzeko.