Ostiral honetan, Gaba Baltzarekin batera DBH4ko ikasleek txokolatea eta bizkotxoa saltzen arituko dira, ikastolan zein kalejiran zehar. Honez gain, Kalabaza Tripontzi baten pisua asmatzen duenarentzako kalabaza bera eta sari bat egongo da.
Txokolatea eta bizkotxoa 1€
Kalabazaren pisua asmatzeko saiakera 1€
Ikastolan 16:30etatik aurrera, parte hartzeko aukerarik ez baduzu, 18:00-19:30 bitartean Tabiran egongo gara.
Lagundu gazteei ikasketa bidairako dirua lortzen!





