IHMO irakasleen formazio saioa

Astelehenean, HHko eta LHko irakasleok Ikastolon Hezkuntza Marko Orokorraren lanketaren baitan, 1.saio kolektiboa egin genuen.  Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra gure hezkuntza ulertzeko eta garatzeko elementuak barne hartzen dituen egitura da. Helburua ikasleei pertsona-eredu bat garatzen laguntzea da, eta horretarako, hezkuntza-ildoak, printzipio psikopedagogikoak eta curriculuma biltzen ditu bere baitan.

Jardun biko ikastaro honek bi atal izango ditu: Batetik, irakasle bakoitzak on-line egin beharko duen lan pertsonala eta bestetik, ikastolan gauzatuko diren saio kolektiboak. Urtarrilean hasi eta ekainera bitartean iraungo duen ikastaro honen helburua, markoaren edukian sakontzea da. Zer garen, zer lortu nahi dugun eta nola lortu nahi dugun guztion artean landu eta hausnartzea.