HH4: Vivaldiren udaberria

Udaberriarekin batera, Vivaldiren “Udaberria” musika konposizio ederrarekin gozatu dugu.
Musikograma ikusi dugu eta, begiak itxita ere entzun dugu, bakoitzaren irudimenari lekua utziz. Azkenik, musikarekin batera marraztu dugu.
Ederto murgildu dira gure umeak musika honen giroan.!