Aste honetan proiektu berriagaz hasi gara: “Munduko etxeak”. Etxe mota desberdinak eta bakoitzaren ezaugarriak ikasteaz gain, herrialde bakoitzean nola bizi diren ezagutzeko aukera izango dugu, beste herrialde batzuetako kultura ere ezagutuz.
Horretarako, etxean, gai honen inguruko material desberdinak (ipuinak, liburuak, marrazkiak, hormairudiak, esku lanak…) badituzue ekartzea eskertuko genizueke.
Hurrengo asteetan zehar egingo ditugun ekintzak zuekin partekatzen joango gara!