Aspaldiko partez, Haur Literaturak eskaintzen dizkigun aukera ederren artean, bat gomendatzera gatoz: “BISITARI BITXIA” (Graxia Iglesias eta Vicente Cruz). Gorputzaren inguruan ari garen honetan, hauxe ari gara zuen seme-alabekin gozatzen. Umorea, beldurra, suspensea,… bizi ditu umeak ipuin honekin.
Testua eta irudiak oso jostagarriak dira eta umeek parte hartzen dute kontaketan (datorrena aurreikusiz, testua gogoratuz eta elementuak gehituz,…), barre eginez eta baita sustoren bat jasoz ere!