Intsektuentzako hotela eraiki genuen jolastokian batutako materialarekin, eta bertaratu ziren lehenengo intsektuekin batera (armiarma eta inurriak), zeta-har piloa oparitu zizkiguten. Asteetan hauek zaintzen ibili gara eta hazten ikusteko aukera eman digute. Zoritxarrez, kuskutik irten gabe geratu dira tximeletak eta ezin izan dugu prozesua bukatzen ikusi. Datorren ikasturtean izan beharko da.